NIRE AITAREN ETXEA defendituko dut
Nire aitaren etxea
defendituko dut.
Otsoen kontra,
sikatearen kontra,
lukurreiaren kontra,
justiziaren kontra,
defenditu
eginen dut
nire aitaren etxea.
Galduko ditut
aziendak,
soloak,
pinudiak;
galduko ditut
korrituak,
errenteak,
interesak,
baina nire aitaren etxea defendituko dut.
Harmak kenduko dizkidate,
eta eskuarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
eskuak ebakiko dizkidate,
eta besoarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
besorik gabe,
sorbaldik gabe,
bularrik gabe
utziko naute,
eta arimarekin defendituko dut
nire aitaren etxea.
Ni hilen naiz,
nire arima galduko da,
nire askazia galduko da,
baina nire aitaren etxeak
iraunen du
zutik.
Kutxa
Artisautzan dauden bi ikaslek kutxa hau egin dute.
Materialak:
Aluminiozko papera
Aurkitutako maskorrak
Hariak
Oihal zati bat
Prozedura:
Lehenik aluminio paperaz estaltzen da kutxa, alde guztietatik. Ondoren, hariak kolatzen eta ipintzen dira nahi dugun tokietan. Gero, apangarriak kokatzen dira, gure kutxan maskor margoztuak erabili ditugu. Azkenik, barruko aldea politago gera dadin, oihala jartzen da.
CDz egindako erlojua
BIZKAIKO ABERATSAK
Bizkaiko aberatsak
dira diruzale,
txerri-erosle eta
txorizo-saltzaile.
Dendaz bete dituzte
Bilbon zazpi kale,
inoiz ez dute eman
pausorik debalde,
burrukatzen baitute
diruaren alde.
Arratiko gizona
Bilbora doa maiz
Lemoako tranbian
eta beti garaiz
bere artean dio
umore txit alaiz
traje berri batekin
gaur bestituko naiz
lehengo arlotea
jantziko da galaiz.
Hura ikusi eta
dendari guztiak
zaharrak geldi eta
korrikan gaztiak
saldu nahi dizkiote
makailu bustiak
gauerdiko izarrak
eta eguzkiak
inor engainatzeko
nolako trastiak.
Somera, Artekale,
gero Tenderia,
han ikusi genuen
mila komeria.
Tenderoaren grinak
nork erremedia!
Gizonaren gainean
han erori dira,
hanka kendu diote,
ai, zer aberia!
Kojuaren moduan
joan da ihesi
hanka bakar batekin
baliteke bizi.
Mundu honetan ez da
batere justizi
zazpi kaleetan nahi
traje bat erosi
eta oinetakoa bertan
behar itzi.
Euskal baserritarrak
dadukan pobrezia,
baino haundiagoa
askoren grandeza.
Madrildik etorri den
Korte Ingelesa,
bertan sartuko balitz
euskaldun baldresa,
dirua gastatzeko
manera erreza.
Ez zaitez bertan sartu,
euskaldun maitia,
zabalik badaukazu
bertako atia,
galduko duzu eta
bigarren hankia
bai eta, bide batez,
zure hankartea.
Euskaldun batentzako
zer errematia!
Gabriel Aresti
oi lur, oi lur
Suscribirse a:
Entradas (Atom)