Odolkiz betetako patata batzuei Delicias Lujanbio izena jarri dio Karlos Argiñano sukaldariak. Espainiako Estatuan %18,2ko jarraipena duen programan Bertso Txapelketa Nagusia aipatu zuen : "hamabost mila lagun zortzi edo bederatzi orduz isilik eta errespetuan" egon zirela saioa entzuten.
Osagaiak (4 pertsonarentzako):
2 odoloste
6 patata
tipula 1
sagar 1
10 pikillo piper
ura
olioa
gatza
perrexila
Osagaiak (4 pertsonarentzako):
2 odoloste
6 patata
tipula 1
sagar 1
10 pikillo piper
ura
olioa
gatza
perrexila
Nola egin
Patatak zuritu, zatitu eta egosi irakiten ari den ur gazian. 15-20 minutuz prestatu, tapa jarrita. Kendu ura eta pasapuretik pasa. Olio pixka bat gehitu.
Barrukoa egiteko: txikitu tipula eta jarri zartaginean. Sagarra zuritu, bihotza kendu, dadotan moztu eta tipularekin batera jarri. Kendu azala odolosteari eta gehitu aurreko bi osagaiei.
Jarri pure pixka bat trapu heze batean eta eman habia itxura. Betetzeko prestatutakoa sartu eta pure gehiago jarri gainean. Itxura borobila eman eta arrautzaren gorringoz margotu. Sartu labean 6-8 minutu 220ºC-tan.
Piper saltsa egiteko: Lapiko batean piperrak egin olio apur batekin. Gehitu irina eta nahastu. Ur hotzez estali eta prestatu 10-15 minutuz. Irabiatu.
Kendu azala beste odolosteari, moztu zatitan eta frijitu.
Patata deliziak jarri, odoloste zati bana jarri bere gainean eta platera piper saltsarekin eta perrexilarekin apaindu.
Itxaso naiz eta asko gustatu zait
ResponderEliminar