Urtzi 14 urteko mutil bat da. Bat-batean, hutsune handia nabaritu du bere barruan eta ez daki nola bete. Aitaren errietak egunekoko ohitura bihurtu dira. Azterketetann ustelak ateratzen hasi da... eta hori gutxi balitz, munduko neska zoragarrienaz maitemindurik dago, baina berak ez dio jaramonik egiten. Arazoei aurre egiteko, Urtzik bihotz ausarta duela erakutzi beharko du.
Egilea: Joanes Urkixo
Joanes Urkixo Bilbon jaio zen 1955. urtean, nahiz eta Galdakaon hazitakoa izan. Txikitan abenturazko istorioak irakurri ezezik, irentsi ere egiten zituen. Beraz, Euskal Filologia ikasi eta abenturazko idazteari ekin zion. Bere lanetan gaztetxoei zuzenduriko gaiek leku nabarmena hartzen dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario