Trapu zaharrak
Egunez trapu biltzen
gabean dantzan lehertzen
beti umore onean
degu pasatzen,
eta goizean goiz
kalean irten da
lo goxoan daudenak
esnatzen dira.
Trapuak! Trapu zaharrak!
Atera atera, trapuak saltzera
nik erosten ditut
modu onean
arditian prakak kuartuan albarkak
ta burni zaharrak txanponean
Erosten ditut trapuak
praka zahar urratuak
gona gorri zaharrak eta
atorratxuak.
Jo zak zurrumuzki
atabak soinu
dantzan egiteko
beti erana.
Eltze elbarriturik
pertza zulorik duenik
arran parrillik edo
trebera zaharrik.
Inork saltzeko badauka
librako txanponean
Ramon Batistak
erosten ditu.
Gazte gaztetandikan
Gazte gaztetandikan
Herritik kanpora,
Estrajeria aldean
Pasa det denbora.
Gazte gaztetandikan
Herritik kanpora,
Estrajeria aldean
Pasa det denbora.
Herrialde guztietan
Toki onak badira,
Baina bihotzak dio:
“zoaz Euskal Herrira”.
Herrialde guztietan
Toki onak badira,
Baina bihotzak dio:
“zoaz Euskal Herrira”.
Lur maitea hemen uztea
da negargarria.
Hemen gelditzen dira
Ama ta herria.
Lur maitea hemen uztea
da negargarria.
Hemen gelditzen dira
Ama ta herria.
Urez noa ikustera,
Bai, mundu berria;
Oraintxe bai naizela,
Errukigarria.
Agur nere bihotzeko
Amatxo maitea!
Laster etorriko naiz
Kontsola zaitea.
Agur nere bihotzeko
Amatxo maitea!
Laster etorriko naiz
Kontsola zaitea.
Jaungoikoak ba nahi du
Ni urez joatea;
Ama zertarako da
Negar egitea?
Jaungoikoak ba nahi du
Ni urez joatea;
Ama zertarako da
Negar egitea?
HARGIN ANDALUZA
Aiziak biali du
andikan onuntza,
geroztik emen dabil
gure andaluza;
argiñ ona zala ta
zakurraren putza,
bera eroriko dek,
ez akiyok bultza
Fabrika hura eraikitzean, langileen artean ba omen zegoen argin andaluziar bat. Behinola, argin andaluziar hark bezperan egindako horma okertuta aurkitu omen zuen, eta horma oker hura zuzendu nahirik bultzaka hasi omen zitzaion. Lantegi horretan ari zela, Txirritak ikusi egin zuen. Oraindik mutiko koxkorra zen, baina honako bertso hau bota zion.
Gertaera honen beste bertsio baten arabera, oso hargin ona zela eta, berealdiko ospea zuen hargin andaluziar bat Ereñotzura etorri omen zen. Txirrita mutikoa, beste batzuekin batera hargin-mutil lanetan ibili ohi zen. Dirudienez aurreko egunean andaluziar harginak horma oker xamarra egin omen zuen (hargintzan honi bizkarra esaten tso hau bota zion:omen zaio). Inork ez ikusteagatik, andaluziar hargina goizean goiz joanda, mailuarekin horma barrualdera kolpatuz ari omen zen Txirritak ikusi eta bertso ospetsu hori bota zionean.
atsotitz eta esaera zaharrak
AITA BILTZAILE, SEME GASTATZAILE
AITA ETA SEMEA KONTRAKOAK DIRA BETI
AMEN! ZU HOR ETA NI HEMEN
ADOS JARTZERIK EZ DAGO
ARDO GOXOAK LAU BEGI ETA OINIK EZ
EDAN ETA GERO MOZKORRA DATOR ETA HONEN ONDORIOAK
ASKO IZAN ETA GEHIAGO NAHI
ZEKENAK INOIZ EZ DAUKA NAHIKORIK
ASTO BATARI BUZTANA KEN, BESTEARI IPIN
GAUZA BAT EGITEKO BESTE BAT DESEGIN BEHAR
BARRIKA TXARRETIK ARDO ON GUTXI
EZ DAGOEN TOKITIK EZIN IZANGO DUGU EZER ATERA
BERARENTZAKO BERE BABAK
LORTZEN DUZUNERAKO EZ DU HANBESTE AHALEGINIK MEREZI
BESTEEN FALTAK AURREKO ALDEAN. GEUREAK BIZKAREAN
BESTEEN AKATSAK IKUSTEN DITUGU, GEUREAK EZ
AITA ETA SEMEA KONTRAKOAK DIRA BETI
AMEN! ZU HOR ETA NI HEMEN
ADOS JARTZERIK EZ DAGO
ARDO GOXOAK LAU BEGI ETA OINIK EZ
EDAN ETA GERO MOZKORRA DATOR ETA HONEN ONDORIOAK
ASKO IZAN ETA GEHIAGO NAHI
ZEKENAK INOIZ EZ DAUKA NAHIKORIK
ASTO BATARI BUZTANA KEN, BESTEARI IPIN
GAUZA BAT EGITEKO BESTE BAT DESEGIN BEHAR
BARRIKA TXARRETIK ARDO ON GUTXI
EZ DAGOEN TOKITIK EZIN IZANGO DUGU EZER ATERA
BERARENTZAKO BERE BABAK
LORTZEN DUZUNERAKO EZ DU HANBESTE AHALEGINIK MEREZI
BESTEEN FALTAK AURREKO ALDEAN. GEUREAK BIZKAREAN
BESTEEN AKATSAK IKUSTEN DITUGU, GEUREAK EZ
Suscribirse a:
Entradas (Atom)