HARGIN ANDALUZA


Aiziak biali du
andikan onuntza,
geroztik emen dabil
gure andaluza;
argiñ ona zala ta
zakurraren putza,
bera eroriko dek,
ez akiyok bultza




Fabrika hura eraikitzean, langileen artean ba omen zegoen argin andaluziar bat. Behinola, argin andaluziar hark bezperan egindako horma okertuta aurkitu omen zuen, eta horma oker hura zuzendu nahirik bultzaka hasi omen zitzaion. Lantegi horretan ari zela, Txirritak ikusi egin zuen. Oraindik mutiko koxkorra zen, baina honako bertso hau bota zion.

Gertaera honen beste bertsio baten arabera, oso hargin ona zela eta, berealdiko ospea zuen hargin andaluziar bat Ereñotzura etorri omen zen. Txirrita mutikoa, beste batzuekin batera hargin-mutil lanetan ibili ohi zen. Dirudienez aurreko egunean andaluziar harginak horma oker xamarra egin omen zuen (hargintzan honi bizkarra esaten tso hau bota zion:omen zaio). Inork ez ikusteagatik, andaluziar hargina goizean goiz joanda, mailuarekin horma barrualdera kolpatuz ari omen zen Txirritak ikusi eta bertso ospetsu hori bota zionean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario