abuztua
Gutunak edo mezu elektronikoak 2
1 IDEIAK LOTZEKO
- Hasteko,
- Lehenik eta behin,
- Ezer baino lehen,
- Horretaz gain,
- Bestalde,
- Adibidez/Esate baterako,
- Hala ere,
- Era berean,
- Bide batez,
- Bukatzeko,
- Gainera,
- Hori horrela,
- Ondorioz,
- Beraz,
- Laburbilduz,
- 2. AURREKO MEZU BATI ERANTZUNEZ
- Lagun edo hurbileko bati
- Zure mezua jaso dut eta...
- Eskerrik asko zure mezuagatik...
- Eskertzen dizut bidalitako mezua...
- Barkatuko duzu lehenago ez idatzi izana, baina... Atzo irakurri nuen zure mezua eta...
- Oraintxe irakurri dut zure mezua eta...
- Ezezagun bati (formalago)
- Irailaren 3an bidali zenidan mezuari erantzunez...
- Mila esker zure mezuarengatik/bidalitako informazioarengatik...
- Lehenik eta behin, eskerrik asko/barka ezazu lehenago ez erantzun izana...
- Informazio gehiago jaso nahi dudalako idazten dut...
- Zure/zuen mezuari erantzunez,
- BUKAERAKO AGURRAK
- Lagun edo hurbileko bati
- Agur/Aio,
- Agur bero bat,
- Besarkada (handi/bero) bat,
- Hurrengo(ra) arte/Hurrena arte
- (Beste [tarte] batean) idatziko dizut berriro...
- Idatzi lehenbailehen!
- Muxu (handi) bat
- Ahal duzunean, kasu egin
- Agurtzeko formula neutroak
- Ondo izan,
- Izan ongi,
- Ikusi arte,
- Laster arte,
- Ezezagun bati (formalago)
- Adeitasunez, (agur)
- Begirunez,
- Horrenbestez,
- Besterik gabe,
- Zuen erantzunaren zain,
- Agurtzen zaituztet,
- Nire eskaria bidezkoa delakoan,
- Aldez aurretik eskerrak emanez,
- Ez adiorik
Gutunak edo mezu elektronikoak 1
Gutunak edo mezu elektronikoak idazteko hainbat egitura eta esaldi eredu:
- HASIERAKO AGURRAK
- Orokorrak
- Egun on:
- Arratsalde on:
- Gabon:
- Lagun edo hurbileko bati
- Aupa:
- Kaixo, lagun:
- Adiskide hori:
- Lankide hori:
- Lagun hori:
- Aspaldiko!
- Kaixo, familia:
- Agur formala
- Agur t´erdi:
- Jaun/andre hori:
- LEHENENGO MEZUA
- Eskaria egiteko
- ...tik idazten dizuet...-ren gaineko informazioa eskuratu nahi dudalako...
- Egunkarian irakurri dudan iragarki baten gaineko informazioa jaso nahi dut...
- Zuen enpresak eskaintzen dituen ikastaroen gaineko informazio zehatzagoa nahi dut...
- .......-ri buruzko informazioa bideratzea eskertuko nizueke...
- Kexa adierazteko
- Lerro hauen bidez, nire kexa adierazi nahi dut.
- Zuen enpresak eskaintzen duen zerbitzua eskasa da. Horregatik, kexatzeko idazten dizuet.
- Zuek eskainitako zerbitzu batekin ados ez nagoelako idazten dizuet.
- Nire eskaerari behar bezala erantzun ez diozuelako idazten dizuet.
- Zerbaiten berri emateko
- Idatzi honen bidez, zera adierazi nahi dut.
- Gogoan izango duzue...
- Honekin batera doakizue * Mezu honekin batera... bidali ditut...
- Iritzia eskatzeko:
- Mesedez, eskertuko nizuke zure iritzia ematea ...-ren gainean.
- Zure iritzia jakin nahi dudalako idazten dizut.
- Eskertuko nizuke gain honetaz prentsatzen duzuna esatea.
EGON / ARI IZAN
Lanean nago esaten badugu, batek baino gehiagok egingo du barre: izan ere, askok eta askok bereizten dituzte egon, batetik; eta ari izan/ibili/jardun, bestetik.
Egon: estatikoa-edo da. Kontraesana izango litzateke mugimendua eskatzen duen ekintza egon aditzarekin adieraztea. Horregatik, hasierako lanean dago bihurrialanean da edo lantokian dago erabiliz ordezkatu beharko genuke, NON galderari erantzun nahi badiogu behintzat.
Ari izan/ibili: ekintza dinamikoa adierazten du. ZERTAN galderari erantzun nahi badiogu, ari izan erabili beharko dugu hasierako esaldiaren ordez: lanean ari da edo lanean dabil/dihardu.
*Gorpuen bila daude gau eta egun.
Gorpuen bila dabiltza gau eta egun.
*Gaizki jokatzen dago.
Gaizki jokatzen ari da.
*Beti gauza bera esaten dago.
Beti ari da gauza bera esaten.
(*): erabilera okerra.
DUELA / ORAIN DELA
1. Beti singularrean joango da:
*Orain direla lau urte... *Dituela bost urte...
Orain dela lau urte... Duela bost urte...
2. Nola deklinatu:
NOIZ? Duela lau urte / Orain dela lau urte
NOIZ ARTE? Duela lau urte(ra) arte / Orain dela lau urte(ra) arte
NOIZTIK? Lau urtetik hona / Duela lau urtetik / Orain dela lau urtetik
ERLATIBOA
Euskarazko testuetan sarritan egiten diren akatsak aztertuko ditugu, akatsok nabarmenduz eta konponbidea erakutsiz euskarazko testuen kalitatea hobetzen laguntzeko helburuarekin. Lehen atal honetan esaldien ordenamenduaz arituko gara; zehatzago esanda, erlatiboak eragiten dituen ordena bihurriez.
Izenburuan jarri dugun esaldiari erdal kutsua dario. Izan ere, -en erlatiboa alferrik erabili da. Euskaraz, esaldian ematen dugun informazio berria, nabarmendu nahi duguna, aditzaren aurrean jartzen dugu (ahozko hizkuntzan, aditzaren ostean ere jar dezakegu).
Trakets: Hau da Felix nire laguna bizi den tokia.
Trakets: Bera izan zen istripua izan zenuela kontatu zidana.
Beste kasu batean ere aurki ditzakegu erlatiboak bihurrituriko hurrenkerak. Datu osagarriak emateko moduaz ari gara. Euskaraz joskera erosoagoak eta egokiagoak aukera ditzakegu datu osagarri horiek emateko, gaztelaniaren edo beste hizkuntza batzuen baliabideetara makurtu gabe:
Trakets | HOBETO |
BBK Live jaialdira soul-eko ahots zuririk onena den Amy Winehouse ekarri nahi zuten. | BBK Live jaialdira Amy Winehouse ekarri nahi zuten, soul-eko ahots zuririk onena. |
Zauritu bakarra ordezkatzen duenakusazio partikularrak zigor handiagoak eskatu ditu. | Akusazio partikularrak, zauritu bakarraren izenean, zigor handiagoak eskatu ditu. |
Oporretatik etorri berri den lehendakariak Legebiltzarreko alderdi guztiekin biltzeko asmoa azaldu du | Lehendakariak, oporretatik etorri berritan, Legebiltzarreko alderdi guztiekin biltzeko asmoa azaldu du |
Musikazale amorratua den gure lagun horrek begi onez ikusten du kontzertu-gela berria. | Gure lagun horrek -musikazale amorratua bera- begi onez ikusten du kontzertu-gela berria |
ERE, BAITA...ERE (EZTA...ERE), ERE BAI (ERE EZ)
Akatsik arruntena “ere” ez dagokion hitzaren ondoren jartzean datza. Hori dela eta argi izan behar dugu zer den azpimarratu nahi duguna.
Forma hauek bi perpaus lotzeko (koordinatuak) erabiltzen ditugu, batez ere lehenengo perpausaren eta bigarrenaren arteko desberdintasuna sintagma bakar bat denean:
http://www.aditzak.com/
HItz elkartuak
Orokorrean:
Salbuespenak ez badira, hitz elkartuak orokorrean bi modutara idatziko dira: bereiz eta marrarekin edo marra gabe, nahi den bezala (kontuan izan behar da salbuespenak ugariak direla).
— eguzki lore, eguzki-lore moduko izen elkartu arruntak, eta
— kale garbitzaile, kale-garbitzaile modukoak.
(Bi hitzak letra larriz hasten direnean hobe da, hala ere, marra gabe idaztea).
SALBUESPENAK:
1. Bereiz idatziko dira:
— aposizioak (Bidasoa ibaia),
— egin, eman, hartu eta eragin aditzekin osatzen diren aditz elkarteak (lo egin),
— etxez etxe moduko bikoiztapenak (adi, lehenengo osagaia deklinatuta dago etxez),
— egin berri modukoak (kontuz, hasiberri eta ezkonberri salbuespenak dira),
— mahai gainean, aste barruan gisako postposizioak,
— bigarren osagaia bila, eske edo falta duten elkarteak (diru bila, diru eske, diru falta),
— lehen osagaia erdal, euskal, giza eta itsas duten elkarteak (erdal gramatika, euskal idazleak, giza zientziak, itsas garraioa…), ihartuak ez diren neurrian (itsasgizon, elizgizon, gizalege, itsasontzi…), eta
— lehen osagaiaren amaierako >a< galtzen denean (biologi azterketa, literatur lehiaketa…). Laugarren puntuan azaltzen da kasu hau bere osotasunean.
2. Marrarekin idatziko dira:
— gorri-gorria moduko bikoiztapen indargarriak, lehen osagaia deklinabide markarik gabe dutenak. adi-adi, handi-handia. alfer-alferrik...
— apurka-apurka bezalako bikoiztapenak, hitzaren bi osagaiek atzizki berbera dutenean. Tarteka-tarteka, astiro-astiro, banaka-banaka...
— seme-alabak, zuri-gorri modukoak, azpian eta juntagailua dutenak.
— barra-barra, plisti-plasta bezalakoak, osagaietan nolabaiteko aldaketa fonetiko dutenak. kili-koli, zehatz-mehatz, txipli-txapla, zirti-zarta, dinbi-danba...
— Ezkio-Itsaso moduko leku izen elkartuak (bi hizkuntzatan ematen direnean, ordea, ez: Lizarra/ Estella).
3. Loturik idatziko dira:
— jarleku (aditzoina + izenondoa) moduko elkarteak (egongela, salneurri, jokamolde…)
— aldagaitz (aditzondo + izenondoa) bezalako izaera elkarteak (irakurgaitz, sinestezin, ulerterraz…)
— odolustu (izena + aditza) moduko izen-elkarte arruntak (indargabetu, indargaldu, azpimarratu…),
—bigarren osagaia -gin, -gile, -zain, -zale, -dun, -gabe edota -gintza,-za(i)ntzaduten elkarteak,
—bigarren osagaia -aldi, -buru, -gizon, -(g)une, -kide -(k)ume, -orde duten izen elkarteak (langile, atezain, dirudun, lotsagabe, solasaldi, asteburu, legegizon, lankide, kalekume, zuzendariorde, aztergai…),
— lehen osagaia aurre-, azpi- eta gain- duten izen elkarteak (aurreikuspen, gainbegirada, azpimultzo…), eta
— lauburu (zenbatzailea + izena) moduko elkarteak (hiruhortz, ehunzango, begibakar…)
4.>a<-rekin nahiz >a< gabe idatz daitezke:
- Elkarteko lehenbiziko osagaiak >ia< amaiera duenean (biologia, filosofia, bidaia…): biologi azterketa, biologia(-)azterketa.
- Bestelako >a< itsatsiak ez dira galtzen elkarketa egiten denean, eta hitzak bere osotasunean eman behar dira. Salbuespen dira, dena dela, honako sei hitz hauek: burdina, eliza, hizkuntza, kultura, literatura eta natura. Hitz hauek, hala nahi izanez gero, gal dezakete >a< hori. Beraz, sei hitz horiek hitz elkarketaren lehenengo osagai bezala azaltzen direnean, elkarketa horiek 3 modutara eman daitezke: literatur saria (>a< kenduta eta marratxorik gabe), literatura (-)saria). Beste modu batera esanda, amaierako >a< galtzen den bakoitzean, bereiz idatziko da hitz elkartua eta >a< gordetzen denean, aukeran izango da bereiz idaztea nahiz marratxoa erabiltzea:
- kultur etxea, kultura(-)etxea
- biologi azterketa, biologia(-)azterketa
* Kontuan izan parentesia azaltzen den bakoitzean (-) , barrukoa aukeran dagoela adierazi nahi duela.
Araua osorik.
Gehiegi, ezta? Bada, ez uzkurtu! Praktika pixka batekin berehala ikasten da eta…
Atsotiz eta esaera zaharrak
ASKO HITZ EGIN ETA GUTXI EGIN
TRAPU ZIKINAK ETXEAN GARBITU
ARAZOAK TARTEAN DAUDENEN ARTEAN KONPONDU
PAKEAN DAGOENA, PAKEAN UTZI
GAUZAK DAUDEN BEZALA UTZI
TXAPEL BATEKIN BI BURU EZIN ESTALI
GAUZAK BANAN-BANAN EGIN BEHAR DIRA
ZALDITIK ASTORA ETA ASTOTIK LURRERA
GAUZAK GERO ETA OKERRAGO DOAZ
UMEAREN ZENTZUNA, ETXEAN ENTZUNA
ETXEAN EGITEN DENA BARNERATZEN DU UMEAK
USTEAK ERDIA HUTSA ETA BESTE ERDIA PUTZA
EZ FIDATU ENTZUTEN DUZUNAZ
ZAKUR ZAUNKALARIA NEKEZ HORZKARIA
HITZONTZI ETA AHOZBERO DENAK EZ DU ESANDAKOAZ EZER EGITEN
Atsotiz eta esaera zaharrak
ARAZO BAT AHAZTU EGITEN DA HANDIAGO BAT AGERTZEN DENEAN
HIL ETA GERO SALDA BERO
GAUZAK GARAIZ EGIN BEHAR DIRA
HITZ GUTXI ETA HORIEK ONAK
ZUHURRAK HITZ GUTXI EGITEN DU, BAINA ESATEN DUENA GANORAZKOA
HORI BESTE UPELEKO SAGARDOA DA
HORI BESTE GAUZA BAT DA
IKASI DU ZAHARRAK, ERAKUTSI BEHARRAK
ZAHARRAK DAKIENA BIZITZAK IRAKATSI DIO
IKUSTEN EZ DUEN BEGIAK, MINIK EZ
IKUSTEN EZ DUGUNAGATIK EZN DUGU SUFRITU
INON MINIK EZ ETA BETI DABIL DOLOREZ
GAUZEI GARRANTZI GEHIEGI EMAN
ITSUEN HERRIAN, BEGI BAKARRA ALKATE
NAGUSITASUNA EDO LIDERGOA ERLATIBOA DA
Atsotiz eta esaera zaharrak
GANORABAKOA
EZEZAGUNIK EZ HAR LAGUNIK
LAGUNTZAT EZAGUNA HARTU
GAUAK BEGIAK BELTZ, EGUNAK ARGI
KONTUZ EGUNEZ EGITEN DENAREKIN, DENA IKUSTEN DA ETA
GAUEZ KANTUZ, BIHARAMUNEAN LANTUZ
PARRANDAN GAU PASA DABILENA BIHARAMUNEAN LARRI
GAUR HITZA EMAN, BIHAR HAIZEAK ERAMAN
GEZURRAK BUZTANA LABUR
GEZURRAK BEREHALA DESKUBRITZEN DIRA
ELUR URTE, OGI URTE
ELURRA EGITEN DUEN URTEAN NEKAZARITZARAKO ONA DA
GOGOZKO TOKIA ALDAPARIK EZ
GURE GUSTUKOA BALDIN BADA, AURRERA ERAMATEN DUGU NAHIZ ETA ZAILA IZAN
Atsotiz eta esaera zaharrak
HOBE DA DIRURIK EZ IZATEA AMODIOA FALTA IZATEA BAINO
BOST XENTIMOKO PUPUA ETA HAMAR XENTIMOKO TRAPUA
EZBEHAR TXIKI BAT DELA ETA, KEXAKA ETA KEXAKA ARITZEA
DAGOENEAN BON-BON, EZ DAGOENEAN EGON
ZERBAIT DAUKAGUNEAN GOZATU BEHAR DA, EZ DAUKAGUNEAN KONFORMATU
DIRAUEN ARTEAN FALTARIK EZ
EZ DAUKAZUNEAN KONTURATZEN ZARA BEHAR DUZULA
DIRUAK MALKARRAK ZELAITZEN
DIRUAK EDOZEIN LORTZEN DU
EDOZEIN TXORIRI EDER ZAIO BERE KABIA
DENOK GUREA DEFENDATZEN DUGU
EGUR ZAHARRA SU TXARRA
ZAHARRAK GERO ETA GENIO TXARREKOA
EGUZKIA NORA, ZAPIA HARA
INTERESEN ARABERA MUGITZEN GARA