Gutunak edo mezu elektronikoak idazteko hainbat egitura eta esaldi eredu:
1 IDEIAK LOTZEKO
- Hasteko,
- Lehenik eta behin,
- Ezer baino lehen,
- Horretaz gain,
- Bestalde,
- Adibidez/Esate baterako,
- Hala ere,
- Era berean,
- Bide batez,
- Bukatzeko,
- Gainera,
- Hori horrela,
- Ondorioz,
- Beraz,
- Laburbilduz,
- 2. AURREKO MEZU BATI ERANTZUNEZ
- Lagun edo hurbileko bati
- Zure mezua jaso dut eta...
- Eskerrik asko zure mezuagatik...
- Eskertzen dizut bidalitako mezua...
- Barkatuko duzu lehenago ez idatzi izana, baina... Atzo irakurri nuen zure mezua eta...
- Oraintxe irakurri dut zure mezua eta...
- Ezezagun bati (formalago)
- Irailaren 3an bidali zenidan mezuari erantzunez...
- Mila esker zure mezuarengatik/bidalitako informazioarengatik...
- Lehenik eta behin, eskerrik asko/barka ezazu lehenago ez erantzun izana...
- Informazio gehiago jaso nahi dudalako idazten dut...
- Zure/zuen mezuari erantzunez,
- BUKAERAKO AGURRAK
- Lagun edo hurbileko bati
- Agur/Aio,
- Agur bero bat,
- Besarkada (handi/bero) bat,
- Hurrengo(ra) arte/Hurrena arte
- (Beste [tarte] batean) idatziko dizut berriro...
- Idatzi lehenbailehen!
- Muxu (handi) bat
- Ahal duzunean, kasu egin
- Agurtzeko formula neutroak
- Ondo izan,
- Izan ongi,
- Ikusi arte,
- Laster arte,
- Ezezagun bati (formalago)
- Adeitasunez, (agur)
- Begirunez,
- Horrenbestez,
- Besterik gabe,
- Zuen erantzunaren zain,
- Agurtzen zaituztet,
- Nire eskaria bidezkoa delakoan,
- Aldez aurretik eskerrak emanez,
- Ez adiorik
No hay comentarios:
Publicar un comentario