GERRA AURREKO OLERKIGINTZA

XX. mendearen hasieratik gerra garaia artean sortutako olerkarien belaunaldia izango dugu

Entzun Antton Valverderen ahotsean Lizardiren "Biotzean min dut" poesia, amonaren heriotzak sortu zizkion sentipen mingarrien ispilu:


"Asaba zarren baratza" izeneko Lizardiren poesia metaforikoa Antton Valverderdek kantatua:

Lizardi


XABIER LIZARDI, GIZONA

Euskal literaturak izan duen poetarik haundienetakoa Zarautzen jaio zen hango hondartza luzetik gertu, 1896 urteko apirilaren 18an eta Jose Maria izena ipini zioten bataiatu zutenean.

Jose Maria Agirre Egañak ez zituen hamar urte besterik egin Zarautzen, 1906garren urtean Tolosara joan bait zen bere gurasoekin, garai hartan Gipuzkoan ospe haundia zuen hirira bizitzera. Eta Zarautzen lehendabizi, Tolosan gero, egin zituen lehen ikasketak. Ondoren, Madrilen ikusiko dugu Jose Maria ikasketak amaitzen, Zuzenbidean lizentziatura maila lortuz. Eta titulu berria besapean duelarik, Tolosako «Perot» tela metalikoen fabrikako jerente izango da hiltzen den arte, 1933ko martxoaren 12ko igandea arte.

Hona hemen, oso labur, haren bizitzako xehetasun biografiko nagusiak. Hogeita hamasei urterekin gaur erraz asko sendatzen den neumonia batez hil zen Jose Maria Agirre hura, ordea, euskal letretan gorengo mailako poeta dugu.

KoIdo Mitxelenarentzat, Jose Maria Agirre gazteak lortu du euskal poesiaren lehen maila. Xabier Leteren ustetan, Jose Maria Agirrek jakin zuen euskararen bidez hizkuntza poetiko sakon bat itxuratzen.

Jose Maria Agirreren balio poetikoari buruzko bi aipamen besterik egin ez baditugu ere, euskal literatura aztertu duten guztiak datoz bat: Jose Maria Agirre gure poetarik haundienetakoa da.

Baina nor zen Jose Maria Agirre hura? Nor Zuzenbide ikasketak egin, fabrika bateko jerente izan eta bere ordu libre eta maiteenak euskarari eta euskal poesiari eskaintzen zizkion gizon gazte hura?

Xabier Lizardi bezala ezagutzen dugu guztiok gizon hura, izengoiti poetiko hau hautatu bait zuen Jose Maria Agirrek bere lan literarioak izenpetzeko.


BERE LANAK

Orain arte Xabier Lizardi poeta bezala aipatu badugu ere, beste zenbait alor literario ere landu zuen Lizardik: kazetaritza, antzerkia eta poesia izan ziren Lizardik landutako alorrak.

Kazetaritzako lanak «ltz-lauz» liburuan bildurik daude. Hiru antzerki ere idatzi zituen: «Laño ta izar», «Bi aizpak» eta «Ezkondu ezin ziteken mutilla».

Baina Lizardik poesian egin zuen lanik ederrena eta haren poemak bi liburutan bildurik daude: bata, Lizardi berak prestatua, «Biotz begietan» da, haren libururik ezagunena; bigarrena, Lizardi hil eta urtebetera poetaren adiskide haundia zen Jose Ariztimuño «Aitzol»ek argitaratu zuen «Umezurtz olerkiak» izenez, liburu honetan Lizardik argitaratu gabe zituen olerkiak eskainiz.

Baina hoberena haren lan literarioak banan-bana ikustea izango dugu, eta liburu garrantzitsuenaz hasiko gara.


Biotz begietan


Bilbon argitaratu zuen Lizardik liburu hau 1932 urtean, hil baino urtebete lehenago. Eta hauxe da, zalantzarik gabe, Lizardiren lanik bikainena, hoberena.

Honela dio garai hartan beste poeta haundi izan zen Orixek liburuari egin zion hitzaurrean:

“Lizardik gurean orainarte ez du izan kiderik, nekez izango du garaitzailerik.”

Baina zer da eta zein gai agertzen dira «Biotz-begietan» Iiburuan?

Labur adierazita bada ere, honako gai hauek lantzen ditu bereziki Lizardik:
izadia
heriotza
aberria
euskara

Lizardiri izadiaren poeta deitu izan zaio maiz. Eta ez arrazoirik gabe. Ez dago gure literaturan euskal izadia Lizardik bezala sentitu, bizi, azaldu eta margotu duen poetarik. Lizardik «Bultzi Ieiotik» izeneko poeman trenean doanak euskal paisajea nola ikusten duen adierazten digu azkar asko, trenak duen erritmoaren bizkortasun berdinaz:

Arto musker,
mendi, baserri zaarrak;
ale gorriz
abailduta sagarrak.

Mendigoxaliarena

Lauaxetaren olerki hau Antton Valverdek musikatua



Eñaut Elorrietak (KEN7) "Lauaxeta_2005-ehungarrenean_hamaika" diskan musikatu duen Lauaxetaren olerkia.





Esteban Urkiaga, "Lauaxeta" Laukizen jaio zen 1905ean eta Mungian bizi. Durangoko jesulagunen ikastetxean latina eta erretorika ikasi ondoren, abadetza-ikasketak egin zituen Loiolan eta Oñan, baina mezaberria eman baino lehenago utzi egin zuen komentua. Loiolan euskaltzaletu eta literatur zaletu zen, aita Estefania irakasle euskaltzalearen eta Euskal Akademia osatzen zuten lagunekin, Zaitegi eta Ibinagabeitiarekin, besteak beste, Garai hartan latineko klasikoen itzulpenak egin zituen. Espainian Francoren Altxamendua sortu zenean, zeregin guztiak alde batera utzi eta Eusko Gudarostean sartu zen. Komandante-graduarekin, milizien antolaketan eta propaganda-lanetan aritu zen. Gudari aldizkaria eta euskarazko Eguna egunkaria kaleratu zituen.

Eginkizun horietan ari zela, Gernikako bonbardaketaren ondorioez argazkiak egin nahi zituen kazetari frantses bati laguntzera joan zen. Faxistek preso harrapatu eta Gasteizera eraman zuten Lauaxeta. Heriotza-zigorra ezarri eta fusilatu egin zuten. Heriotzaren zain zegoela idazki hunkigarriak idatzi zituen

abuztua

Agur Txola, agur

Etxean eta bakarrik uzten dudan bakoitzean,
berak bi urteko umearen buruaz,
paseatzera noala pentsatzen du
eta baita borroka egitera ere, adibidez parkera,
adibidez ahate harroekin
zalapartaka iturri ingurutan.
Baina halaere, inork z luke esango
juzku txarreako oera duenik,
berak ez baitaki ezer,
esate baterako lanaz
esate baterako medikuetara,
buruko minez dabilelako edo,
joan beharra daukanaren kezkaz.
Ez dio heriotzari batere beldurrik,
ez da arduratzen bonba edo poliziez,
ez da larritzen, are eta guxiago, nonbait
adibidez Espainan
adibidez hogeigarren mende bukaeran,
ixiltasunez inguratuta dauden
esterminiozko gartzelak direla eta.
baina halaere, inork ez luke esango,
bihotz gihartsukoa denik
dardar batean jartzen baitute
esate baterako petrdoek
esate baterako gazte batzuk
gorriz pintatutako porteriarantz edo
bere gainetik bidaltzen dituzten balioek.

Eta jan, lehertu arte jango luke,
haragia, gazta eta berriro haragia
bere plateratik edo nire eskutik
eta baita zabor poltsetatik ere
adibidez Bilbon,
adibidez eskale batekin lehian
hortzak patata azal artean sartuz.
baina halere, inork ez luke esango
jatun baldarra denik
instantera galtzen baitu gogoa
esate baterako zapuzten denean
esate baterako norbaitek hitz txar bat
inolako amazoirik gabe edo,
oihuka esaten dion bakoitzean.

Duela gutxi, gutxi zahartu egin zen
goizetik gauera, bat-batean,
eta galdu egin zuen bizitasuna
eta baita estimazioa ere
adibidez eder zaleena
adibidez aurreko garaietan,
eskaileretan aurkitzen zutenean edo,
agur egiten zioten auzoena.
Baina halaere, inork ez luke esango
munduak erabat ahaztuduenik,
ni akordatu egiten bainaiz berarekin
esate baterako gau batzuetan
esate baterako autopistatik noala
eta gogoratu beste batzuk jakintsuagoak edo
beren seme-alabekin gogoratzen diren bezala

Azaroa




abendua



Gutunak edo mezu elektronikoak 2

Gutunak edo mezu elektronikoak idazteko hainbat egitura eta esaldi eredu:

1 IDEIAK LOTZEKO

      • Hasteko,
      • Lehenik eta behin,
      • Ezer baino lehen,
      • Horretaz gain,
      • Bestalde,
      • Adibidez/Esate baterako,
      • Hala ere,
      • Era berean,
      • Bide batez,
      • Bukatzeko,
      • Gainera,
      • Hori horrela,
      • Ondorioz,
      • Beraz,
      • Laburbilduz,


    • 2. AURREKO MEZU BATI ERANTZUNEZ
        • Lagun edo hurbileko bati
          • Zure mezua jaso dut eta...
          • Eskerrik asko zure mezuagatik...
          • Eskertzen dizut bidalitako mezua...
          • Barkatuko duzu lehenago ez idatzi izana, baina... Atzo irakurri nuen zure mezua eta...
          • Oraintxe irakurri dut zure mezua eta...
        • Ezezagun bati (formalago)
          • Irailaren 3an bidali zenidan mezuari erantzunez...
          • Mila esker zure mezuarengatik/bidalitako informazioarengatik...
          • Lehenik eta behin, eskerrik asko/barka ezazu lehenago ez erantzun izana...
          • Informazio gehiago jaso nahi dudalako idazten dut...
          • Zure/zuen mezuari erantzunez,


        • BUKAERAKO AGURRAK
      • Lagun edo hurbileko bati
          • Agur/Aio,
          • Agur bero bat,
          • Besarkada (handi/bero) bat,
          • Hurrengo(ra) arte/Hurrena arte
          • (Beste [tarte] batean) idatziko dizut berriro...
          • Idatzi lehenbailehen!
          • Muxu (handi) bat
          • Ahal duzunean, kasu egin
      • Agurtzeko formula neutroak
          • Ondo izan,
          • Izan ongi,
          • Ikusi arte,
          • Laster arte,
      • Ezezagun bati (formalago)
          • Adeitasunez, (agur)
          • Begirunez,
          • Horrenbestez,
          • Besterik gabe,
          • Zuen erantzunaren zain,
          • Agurtzen zaituztet,
          • Nire eskaria bidezkoa delakoan,
          • Aldez aurretik eskerrak emanez,
          • Ez adiorik


Gutunak edo mezu elektronikoak 1

Gutunak edo mezu elektronikoak idazteko hainbat egitura eta esaldi eredu:


  • HASIERAKO AGURRAK
      • Orokorrak
          • Egun on:
          • Arratsalde on:
          • Gabon:
      • Lagun edo hurbileko bati
          • Aupa:
          • Kaixo, lagun:
          • Adiskide hori:
          • Lankide hori:
          • Lagun hori:
          • Aspaldiko!
          • Kaixo, familia:
      • Agur formala
          • Agur t´erdi:
          • Jaun/andre hori:
  • LEHENENGO MEZUA
      • Eskaria egiteko
          • ...tik idazten dizuet...-ren gaineko informazioa eskuratu nahi dudalako...
          • Egunkarian irakurri dudan iragarki baten gaineko informazioa jaso nahi dut...
          • Zuen enpresak eskaintzen dituen ikastaroen gaineko informazio zehatzagoa nahi dut...
          • .......-ri buruzko informazioa bideratzea eskertuko nizueke...
      • Kexa adierazteko
          • Lerro hauen bidez, nire kexa adierazi nahi dut.
          • Zuen enpresak eskaintzen duen zerbitzua eskasa da. Horregatik, kexatzeko idazten dizuet.
          • Zuek eskainitako zerbitzu batekin ados ez nagoelako idazten dizuet.
          • Nire eskaerari behar bezala erantzun ez diozuelako idazten dizuet.
      • Zerbaiten berri emateko
          • Idatzi honen bidez, zera adierazi nahi dut.
          • Gogoan izango duzue...
          • Honekin batera doakizue * Mezu honekin batera... bidali ditut...
      • Iritzia eskatzeko:
          • Mesedez, eskertuko nizuke zure iritzia ematea ...-ren gainean.
          • Zure iritzia jakin nahi dudalako idazten dizut.
          • Eskertuko nizuke gain honetaz prentsatzen duzuna esatea.

EGON / ARI IZAN

Lanean nago esaten badugu, batek baino gehiagok egingo du barre: izan ere, askok eta askok bereizten dituzte egon, batetik; eta ari izan/ibili/jardun, bestetik.


Egon: estatikoa-edo da. Kontraesana izango litzateke mugimendua eskatzen duen ekintza egon aditzarekin adieraztea. Horregatik, hasierako lanean dago bihurrialanean da edo lantokian dago erabiliz ordezkatu beharko genuke, NON galderari erantzun nahi badiogu behintzat.

Ari izan/ibili: ekintza dinamikoa adierazten du. ZERTAN galderari erantzun nahi badiogu, ari izan erabili beharko dugu hasierako esaldiaren ordez: lanean ari da edo lanean dabil/dihardu.


*Gorpuen bila daude gau eta egun.

Gorpuen bila dabiltza gau eta egun.


*Gaizki jokatzen dago.

Gaizki jokatzen ari da.


*Beti gauza bera esaten dago.

Beti ari da gauza bera esaten.



(*): erabilera okerra.

DUELA / ORAIN DELA


1. Beti singularrean joango da:

*Orain direla lau urte... *Dituela bost urte...

Orain dela lau urte... Duela bost urte...


2. Nola deklinatu:

NOIZ? Duela lau urte / Orain dela lau urte

NOIZ ARTE? Duela lau urte(ra) arte / Orain dela lau urte(ra) arte

NOIZTIK? Lau urtetik hona / Duela lau urtetik / Orain dela lau urtetik


ERLATIBOA

Asko dira testuetan egiten diren okerrak (1. atala)


Euskarazko testuetan sarritan egiten diren akatsak aztertuko ditugu, akatsok nabarmenduz eta konponbidea erakutsiz euskarazko testuen kalitatea hobetzen laguntzeko helburuarekin. Lehen atal honetan esaldien ordenamenduaz arituko gara; zehatzago esanda, erlatiboak eragiten dituen ordena bihurriez.

Izenburuan jarri dugun esaldiari erdal kutsua dario. Izan ere, -en erlatiboa alferrik erabili da. Euskaraz, esaldian ematen dugun informazio berria, nabarmendu nahi duguna, aditzaren aurrean jartzen dugu (ahozko hizkuntzan, aditzaren ostean ere jar dezakegu).

Oker asko egiten dira testuetan.


Gaztelaniak ez du estrategia hori erabiltzen, eta datu bat nabarmentzeko erlatibo («que») baten bidez banatzen du esaldiaren gainerako osagaietatik. Euskaraz nahikoa dugu osagai nabarmengarria aditzaren aurrean kokatzea.


Trakets: Arabarrak dira Arartekoari kexarik gehien bidaltzen diotenak.

Hobeto: Arabarrek bidaltzen diote kexarik gehien Arartekoari.


Trakets: Hau da Felix nire laguna bizi den tokia.

Hobeto: Hementxe bizi da Felix nire laguna.


Trakets: Bera izan zen istripua izan zenuela kontatu zidana.

Hobeto: Berak kontatu zidan istripua izan zenuela.



Beste kasu batean ere aurki ditzakegu erlatiboak bihurrituriko hurrenkerak. Datu osagarriak emateko moduaz ari gara. Euskaraz joskera erosoagoak eta egokiagoak aukera ditzakegu datu osagarri horiek emateko, gaztelaniaren edo beste hizkuntza batzuen baliabideetara makurtu gabe:


Trakets

HOBETO

BBK Live jaialdira soul-eko ahots zuririk onena den Amy Winehouse ekarri nahi zuten.

BBK Live jaialdira Amy Winehouse ekarri nahi zuten, soul-eko ahots zuririk onena.

Zauritu bakarra ordezkatzen duenakusazio partikularrak zigor handiagoak eskatu ditu.

Akusazio partikularrak, zauritu bakarraren izenean, zigor handiagoak eskatu ditu.

Oporretatik etorri berri den lehendakariak Legebiltzarreko alderdi guztiekin biltzeko asmoa azaldu du

Lehendakariak, oporretatik etorri berritan, Legebiltzarreko alderdi guztiekin biltzeko asmoa azaldu du

Musikazale amorratua den gure lagun horrek begi onez ikusten du kontzertu-gela berria.

Gure lagun horrek -musikazale amorratua bera- begi onez ikusten du kontzertu-gela berria


ERGATIBOA= -K


ERGATIBOA lantzeko ariketak.

NOR/NORK 1.ariketa / 2.ariketa

ERE, BAITA...ERE (EZTA...ERE), ERE BAI (ERE EZ)


Erdararen eraginez hitz hauek gero eta nahastuago agertzen zaizkigu.

ERE
Beti bere ezkerreko aldean daukan sintagmari lotuta azalduko zaigu. Beraz, esaldi bat ezin da sekula “ere” batez hasi:

Ere irakaslea ikusi dugu.


Akatsik arruntena “ere” ez dagokion hitzaren ondoren jartzean datza. Hori dela eta argi izan behar dugu zer den azpimarratu nahi duguna.

Atzo Pellok liburua ekarri zuen.
Atzo ere Pellok liburua ekarri zuen
Atzo Pellok ere liburua ekarri zuen.
Atzo Pellok liburua ere ekarri zuen
Atzo Pellok liburua ekarri ere egin zuen.



ERE BAI, ERE EZ, BAITA...ERE, EZTA...ERE

Forma hauek bi perpaus lotzeko (koordinatuak) erabiltzen ditugu, batez ere lehenengo perpausaren eta bigarrenaren arteko desberdintasuna sintagma bakar bat denean:

Nik bihar matematika azterketa egingo dut, baita gizartekoa ere.
Nik bihar matematika azterketa egingo dut, gizartekoa ere bai.


Baita...ere (ezta..ere)k erdian sintagma bat behar dute:

Etzirako hizkuntzako ariketak egin behar ditut, baita naturakoak ere


Euskararen aditz laguntzailearen osagaiak aukeratuta aditz-forma ematen digu. Sinplea, baina aditzen zerrenda betiko taularekin barik era modernoago baten ikasteko aukera da, duda barik. Garikoitz Knorrek sinatu du proiektua eta hemen azaltzen dizkigute nondik norakoak.


http://www.aditzak.com/