Mostrando entradas con la etiqueta emakumea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta emakumea. Mostrar todas las entradas

Maialen Lujanbioren omenezko platera prestatu du Argiñanok


Odolkiz betetako patata batzuei Delicias Lujanbio izena jarri dio Karlos Argiñano sukaldariak. Espainiako Estatuan %18,2ko jarraipena duen programan Bertso Txapelketa Nagusia aipatu zuen : "hamabost mila lagun zortzi edo bederatzi orduz isilik eta errespetuan" egon zirela saioa entzuten.

Osagaiak (4 pertsonarentzako):
2 odoloste
6 patata
tipula 1
sagar 1
10 pikillo piper
ura
olioa
gatza
perrexila


Nola egin
Patatak zuritu, zatitu eta egosi irakiten ari den ur gazian. 15-20 minutuz prestatu, tapa jarrita. Kendu ura eta pasapuretik pasa. Olio pixka bat gehitu.

Barrukoa egiteko: txikitu tipula eta jarri zartaginean. Sagarra zuritu, bihotza kendu, dadotan moztu eta tipularekin batera jarri. Kendu azala odolosteari eta gehitu aurreko bi osagaiei.

Jarri pure pixka bat trapu heze batean eta eman habia itxura. Betetzeko prestatutakoa sartu eta pure gehiago jarri gainean. Itxura borobila eman eta arrautzaren gorringoz margotu. Sartu labean 6-8 minutu 220ºC-tan.

Piper saltsa egiteko: Lapiko batean piperrak egin olio apur batekin. Gehitu irina eta nahastu. Ur hotzez estali eta prestatu 10-15 minutuz. Irabiatu.

Kendu azala beste odolosteari, moztu zatitan eta frijitu.

Patata deliziak jarri, odoloste zati bana jarri bere gainean eta platera piper saltsarekin eta perrexilarekin apaindu.

GERRATEKO OGIA


Parvana hamaika urteko neska da, eta Kabulen bizi da, Afganistango hiriburuan, talibanen gobernuaren garaian. Neskaren aita atxilotzen dutenean, bere familiak (bizitzeko baliabiderik gabe), halabeharrezko irtenbidea bilatuko du: neska izateagatik, Parvanak debekatua du dirua irabaztea eta, horregatik, mutil bihurtu beharko du. Gerrateko ogia liburu gogorra eta errealista da, eta gizatasunez eta indarrez hitz egiten du bizitzaz, familiaz, adiskidetasunaz, intolerantziaz eta gerraz.




Gerrateko ogia
Idazlea: Deborh Ellis
Itzultzailea: Aitor Arana
AMESLARI Bilduma
ISBN - 84-8325-738-6
Kodigoa: 75803
Euskara: Batua
Adina: 12 urtetik aurrera
Azaleko argazkia: EFE agentzia
Bildumaren diseinua: Manuel Estrada
Lege gordailua: BI-2586-03

Txalaparta

Hitzik gabe!
Entzun eta gozatu!

ZORIONAK MAIALEN !!

2009/12/14


Maialen Lujanbioren agur bertsoa

... historiako lehen emakume txapelduna




Gogoratzen naiz
lehengo amonen
zapi gaineko gobaraz
gogoratzen naiz
lehengo amonaz
gaurko amaz ta alabaz
Joxei ta zuei
mila zorion
mirezmenaren zirraraz
amaituko dut
txapel zati bat
zuek guztiontzat lagaz

Gure bidea ez da erreza
bete legez, juizioz, trabaz
Euskal Herriko lau ertzetara
itzuliko gara gabaz
eta hemen bildu dan indarraz
grinaz eta poz taupadaz
herri hau sortzen segi dezagun
euskaratik ta euskaraz