ja-jai!

Beiñ batian Loiola'n

erromeriya zan,

antxen ikusi nuben

neskatxa bat plazan;

txoriya bañan ere

ariñago dantzan,

uraxen bai pollita,

an pollitik bazan!


2

Esan niyon desio

senti nuben gisan,

arekiñ izketa bat

nai nubela izan;

erantzun ziran ezik

atsegiñ ar nezan,

adituko zirala

zer nai niyon esan.


3

Arkitu giñanian

iñor gabe jiran,

koloriak gorritu

arazi zizkiran;

kontatuko dizutet

guztiya segiran

zer esan niyon eta

nola erantzun ziran.


4

«Dama polita zera,

polita guztiz, ai!

Bañan alare zaude

oraindik ezkongai.

Ezkon gaitezen biyok!

Esan zadazu bai!»

«Ni zurekiñ ezkondu

Ni zurekiñ? Ja-jai!»

Bihotz eritua

BIHOTZ AUSARTA


Urtzi 14 urteko mutil bat da. Bat-batean, hutsune handia nabaritu du bere barruan eta ez daki nola bete. Aitaren errietak egunekoko ohitura bihurtu dira. Azterketetann ustelak ateratzen hasi da... eta hori gutxi balitz, munduko neska zoragarrienaz maitemindurik dago, baina berak ez dio jaramonik egiten. Arazoei aurre egiteko, Urtzik bihotz ausarta duela erakutzi beharko du.
Egilea: Joanes Urkixo

Joanes Urkixo Bilbon jaio zen 1955. urtean, nahiz eta Galdakaon hazitakoa izan. Txikitan abenturazko istorioak irakurri ezezik, irentsi ere egiten zituen. Beraz, Euskal Filologia ikasi eta abenturazko idazteari ekin zion. Bere lanetan gaztetxoei zuzenduriko gaiek leku nabarmena hartzen dute.

NERABEAK ETA MUNSTRO BATZUK

Koadrilakoak mus jokoan ikasi nahian dabiltzala, hara non estralurtarrak agertu, gizateria osoa bazkari bihurtu nahian. Bidane maiteminduta dago baina Santik ez dio jaramonik egiten, hortaz deabruari deitzea besterik ez zaio bururatu. Bakarrik ez geratzeko, Eider botiloiez doa eta gehiegi samar edan du, baina etxera heltzean ez dauka mozkor arrastorik; bai ordea zauri txiki pare bat lepoan. Hauetan eta beste istorioetan zehar, nerabe protagonistek eguneroko arazoei aurre egiteaz gain, egunerokoak ez diren tipo bitxi batzuekin topo egingo dute.
NERABEAK ETA BESTE MUNSTRO BATZUK de URKIXO, JOANES
AIZKORRI ARGITALETXEA, S.M. 2005
Lengua: EUSKERA
Encuadernación: Tapa blandaISBN: 9788482634197
Colección: Nº Edición:1ª
Año de edición:2005
Plaza edición: BILBAO
JOANES URKIXO Bilbon jaio zen 1995 urtean, nahiz eta Galdakaon hazitakoa izan. Euskal Filologia ikasi ondoren film itzultzaile moduan lan egin zuen zenbait urtetan, baina gaur egun zinema eta telebistarako gidoiak idazten ditu. Liburuak ere aspalditik idazten ditu: dagoeneko hogei bat kaleratu ditu, ezagunen artekoak Bihotz Ausarta edo Gerlari Zuria direla.

CDz egindako markoa

CDak zatitu egin ditugu. CD kutxa batean itsatsi ondoren kartoizko zati bat kokatu da, zutik mantentzeko.
Argazkia jarri eta LISTO!