HItz elkartuak

Orokorrean:

Salbuespenak ez badira, hitz elkartuak orokorrean bi modutara idatziko dira: bereiz eta marrarekin edo marra gabe, nahi den bezala (kontuan izan behar da salbuespenak ugariak direla).

— eguzki lore, eguzki-lore moduko izen elkartu arruntak, eta

— kale garbitzaile, kale-garbitzaile modukoak.

(Bi hitzak letra larriz hasten direnean hobe da, hala ere, marra gabe idaztea).


SALBUESPENAK:

1. Bereiz idatziko dira:

— aposizioak (Bidasoa ibaia),

— egin, eman, hartu eta eragin aditzekin osatzen diren aditz elkarteak (lo egin),

— etxez etxe moduko bikoiztapenak (adi, lehenengo osagaia deklinatuta dago etxez),

— egin berri modukoak (kontuz, hasiberri eta ezkonberri salbuespenak dira),

— mahai gainean, aste barruan gisako postposizioak,

— bigarren osagaia bila, eske edo falta duten elkarteak (diru bila, diru eske, diru falta),

— lehen osagaia erdal, euskal, giza eta itsas duten elkarteak (erdal gramatika, euskal idazleak, giza zientziak, itsas garraioa…), ihartuak ez diren neurrian (itsasgizon, elizgizon, gizalege, itsasontzi…), eta

— lehen osagaiaren amaierako >a< galtzen denean (biologi azterketa, literatur lehiaketa…). Laugarren puntuan azaltzen da kasu hau bere osotasunean.


2. Marrarekin idatziko dira:

— gorri-gorria moduko bikoiztapen indargarriak, lehen osagaia deklinabide markarik gabe dutenak. adi-adi, handi-handia. alfer-alferrik...

— apurka-apurka bezalako bikoiztapenak, hitzaren bi osagaiek atzizki berbera dutenean. Tarteka-tarteka, astiro-astiro, banaka-banaka...

— seme-alabak, zuri-gorri modukoak, azpian eta juntagailua dutenak.

— barra-barra, plisti-plasta bezalakoak, osagaietan nolabaiteko aldaketa fonetiko dutenak. kili-koli, zehatz-mehatz, txipli-txapla, zirti-zarta, dinbi-danba...

— Ezkio-Itsaso moduko leku izen elkartuak (bi hizkuntzatan ematen direnean, ordea, ez: Lizarra/ Estella).


3. Loturik idatziko dira:

— jarleku (aditzoina + izenondoa) moduko elkarteak (egongela, salneurri, jokamolde…)

— aldagaitz (aditzondo + izenondoa) bezalako izaera elkarteak (irakurgaitz, sinestezin, ulerterraz…)

— odolustu (izena + aditza) moduko izen-elkarte arruntak (indargabetu, indargaldu, azpimarratu…),

—bigarren osagaia -gin, -gile, -zain, -zale, -dun, -gabe edota -gintza,-za(i)ntzaduten elkarteak,

—bigarren osagaia -aldi, -buru, -gizon, -(g)une, -kide -(k)ume, -orde duten izen elkarteak (langile, atezain, dirudun, lotsagabe, solasaldi, asteburu, legegizon, lankide, kalekume, zuzendariorde, aztergai…),

— lehen osagaia aurre-, azpi- eta gain- duten izen elkarteak (aurreikuspen, gainbegirada, azpimultzo…), eta

— lauburu (zenbatzailea + izena) moduko elkarteak (hiruhortz, ehunzango, begibakar…)


4.>a<-rekin nahiz >a< gabe idatz daitezke:

- Elkarteko lehenbiziko osagaiak >ia< amaiera duenean (biologia, filosofia, bidaia…): biologi azterketa, biologia(-)azterketa.

- Bestelako >a< itsatsiak ez dira galtzen elkarketa egiten denean, eta hitzak bere osotasunean eman behar dira. Salbuespen dira, dena dela, honako sei hitz hauek: burdina, eliza, hizkuntza, kultura, literatura eta natura. Hitz hauek, hala nahi izanez gero, gal dezakete >a< hori. Beraz, sei hitz horiek hitz elkarketaren lehenengo osagai bezala azaltzen direnean, elkarketa horiek 3 modutara eman daitezke: literatur saria (>a< kenduta eta marratxorik gabe), literatura (-)saria). Beste modu batera esanda, amaierako >a< galtzen den bakoitzean, bereiz idatziko da hitz elkartua eta >a< gordetzen denean, aukeran izango da bereiz idaztea nahiz marratxoa erabiltzea:

  • kultur etxea, kultura(-)etxea
  • biologi azterketa, biologia(-)azterketa

* Kontuan izan parentesia azaltzen den bakoitzean (-) , barrukoa aukeran dagoela adierazi nahi duela.

Araua osorik.

Gehiegi, ezta? Bada, ez uzkurtu! Praktika pixka batekin berehala ikasten da eta… :wink:

No hay comentarios:

Publicar un comentario